XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PAUE

PRESO ALTCHATUEN ALDE

Azken aste hautan jende hainitz preso altchatu dute.Ontsalarik Comité local delakoak behar zituen altcharazi. Bainan asko lekutan gizon batzuek beren gain hartu dute hobendun iduri zitzaizkotenen altcharaztea, Comité delakorik bildu ere gabe.

Holachet gerthatu balinbada norbait hobenik gabe preso hartzea, orai dei egiten ahalko du Jaun prefetak egin berria duen biltzar berezi bati. Commission de révision erraiten diote. Biltzar horrek ikertuko ditu pleini diren presoneren paperak, eta frogak arinchkoak balinbadira, ala frogarik batere ez bada, presonerak lehen-bai-lehen libratuko dituzte.